Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzen erromeria egingo dute Plaza Berrian
Bagera elkarteak eta Donostiako Udalaren txistulari taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria egingo dute larunbatean Plaza Berrian, 18:30ean hasita. Taldeak kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta beste dantza abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea sortuko du Aitziber Ayesta eta Irati Riaño animatzaileen laguntzaz.
Dena dela, ez da txistularien emanaldi bakarra izango. Larunbatean, lehenik, diana eskainiko dute Amara Berri egunaren baitan, 09:00etan. Ondoren, Kantujirarekin batera ariko dira abeslarientzako oinarri musikala eskainiz, 12:00etan. Azkenik, aipaturiko erromeria eskainiko dute Plaza Berrian.
Igandean, berriz, ohiko martxan diana eskainiko dute erdiguneko kaleetan 09:00etatik aurrera, eta kontzertua Plaza Berriko arkupeetan 12:15ean.
Dokumentuaren akzioak