Euskal dantzen dotorezia ikusgai, Kresala eta Eskola taldeen eskutik
Txoriak Txori dantza ikuskizunean haurren euskal folkloretik hartutako hainbat lekutako piezak taularatuko dituzte. Dantzariak haurrak eta gazteak dira, beraz. Goizuetako zahagi-dantza, Abaltzisketako txantxoak, Lapurdiko zatargina, Paganosko txulalai eta Imozko esku-dantzak dantzatuko dituzte. Kresalaren zuzendaritza artistikoa, berriz, Faustino Aranzabal eta Idoia Ibarzabalen esku dago.