Gaur eguerdian hasi dira Izoriako jaiak, txupinazoarekin eta mezarekin. Euskal dantzen erakustaldia egon da jarraian, Aiara Dantza Taldeko kideen eskutik, eta herri bazkaria egin dute gero dozenaka bizilagunen artean. Arratsalde euritsua girotzeko, aldiz, igel-jokoan aritu dira herritarrak.
Datorren asteburuan jarraituko dute ospakizunekin. Jaietan normalean ez dagoen jarduera bat egingo dute ostiralean: historia hitzaldia. Hain zuzen, Babioko herri harresituan eginiko azken indusketen emaitzen berri jasoko dute, Jon Obaldiaren eskutik.
Larunbatean, ordea, parranda giroa nagusituko da herrian. Patata tortilla txapelketarekin hasiko dute eguna, eta Potx magoarekin, Etxebarria aita-seme trikitilariekin eta parrillada herrikoiarekin luzatuko dute arratsaldea. Gauean, aldiz, Gauargi eta DJ Truetox & Ona egongo dira herria girotzen.
Argazkiak: Eneko Toquero Udaeta