Dokumentuaren akzioak
Euskal Dantzarien Biltzarraren gunea
Beraien webgunean diotenez, folklorea da, zalantzarik gabe, gizarte bat ongien definitzen duen ekintza kulturala, eta dantza tradizionalak, belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar gorde direnak, horren lekuko bikaina.
Bertan leinuen kulturako eta aurre-historiako ezaugarriez gain era guztietako eragin eta nahaste kulturalak ikus daitezke. Dantza tradizionala gizarte bitzitza, bizitza erlijioso eta ludikoaren zati garrantzitsua izan da euskal Herrian. Euskal dantza, festa eta ospakizun moduan agertu izan da. Ezpata dantzak, gizon eta emakumezkoenak, maskaradak, joko dantzak... Hauetatik asko etenik gabe plazaratu dira azken 400 urteotan.
Urte guztiko folklorearen egutegia ere ikus daiteke bertan. Urtarriletik abendura arteakoa eta baita tarte berezi bat ihauteriei eta Aste Santuari ere.
Bukatua dagoela ematen du guneak, baina oraindik ez da erraza bertako loturetan zanpatu eta behar dena aurkitzea. Testuak kopiatzea ere ezinezkoa da, eta artxiboaren atalean, esaterako, artxibo bat daukatela esaten da, ez gehiago. Internet, zerbaiterako bada, informazioa edozeinen eskura izateko balio behar du.
Dena den, bada Beste Webgune Euskaldun Bat.
Dokumentuaren akzioak