Aplikazioa iOS eta Android sistemetan deskargatu daiteke. App honetan era didaktiko, atsegin eta dibertigarrian eskaintzen dira euskal dantzari buruzko edukiak. Bi ataletan dago banatuta: alde batetik, Euskal Herri osoko dantza ekitaldien egutegia; eta bestetik, euskal dantzen inguruko galdera-erantzunen jokoa. Jolasak hirurogei galdera ditu lau maila desberdinetan sailkatuta: "kautera", jolasaren maila errazena; "bolanta"; "aurreskularia"; eta azkena eta zailena "dantza-maisua".
Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzari buruzko aplikazioa aurkeztu dute Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak
Euskal dantzari buruzko ezaguera zabaltzeko asmoarekin sortu du Azkue Fundazioak "Soka" aplikazioa.
Azkue Fundazioak euskal dantzari buruzko aplikazioa bat sortu du, "Soka" izenekoa, eta sarean jarri du doan eskuragarri, mundu honi buruz gehiago jakin nahi dutenentzako. Aplikazioak erakusketa bat du oinarrian: Euskal Kultur Erakundeak (EKE) sortu zuen "Soka, euskal dantzaren urratsetan". Horrez gain, Azkuek www.dantzan.eus webguneko edukinak ere baliatu ditu.
Dokumentuaren akzioak