Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzari balioa ematea xede

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzari balioa ematea xede

Herri Soinu elkarte uztariztarraren eskutik, euskal dantza eta musika tradizionalak indartu nahi dituen festibal berria sortu da Errobi herri elkargoan (Lapurdi). Herri Uzta deitu diote eta urriaren 12tik 14ra arte luzatuko den asteburuan iraganen da Luhuso, Ezpeleta, Itsasu eta Arrangoitzen. 300dik gora dantzari eta musikari espero dira, Euskal Herriko bazterretatik etorriak, amateurrak nahiz profesionalak, eta antolatu diren agerkarien eskaintza ere zabala da: hitzaldiak, kontzertuak, espektakuluak kaleetan, ikuskariak aretoetan… Gonbidatu berezirik ere izango du lehen edizio honek: Katalunia. Perpinyàtik heldutako Cobla taldeak, bi emanaldi eskaintzeaz gain, sardana dantzan ipiniko ditu bertako taldeak.
Egilea
Garbiñe Ubeda Goikoetxea
Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
2012/10/14
Lotura
Argia

Aipamen berezia merezi du Ravel Jauna obraren estreinaldiak (larunbatean, Luhusoko Harri Xuri aretoan). Ikusgarri hau Etorkizuna Kontzeptuak talde osatu berriaren lehen sorkuntza lana da eta hiru koreograforen laguntzaz –Maider Oyarzabal, Bittor Corret eta Christian Larralde– ondu dute. Dantza konpainia honek belaunaldi berriaren ikur eta bilgune izan nahi luke, Peio Labeyrie lehendakariari Euskal Kultur Erakundearen webgunean (www.eke.org), Xan Airek eginiko elkarrizketa luzean, irakurri diogunez. Hona hemen zenbait pasarte.

 

“Euskal dantzari gazteak erakarri nahi ditugu eta erakusleiho iraunkorra izan. Biziki proiektu ederrak egin izan dira gazteen artean, baina arrunt puntualak zirenak. Iraunkorra izatea inportantea da haurrei begira ere, haiei erakutsi beste helburuak ere izan daitezkeela dantzan. (…) Amateurrei ezin diezu galdegin ikusgarri anitz egitea. Horretan dugu mugarria gainditu behar. Eta gure erakusleihoa eremu berrietara hedatu. Azkenean, dugun arazoa diruarena ere bada”.

 

“Zer erakusten dugu, adibidez, kanpoko jendeari? Miarritzera heldu diren enpresei, flamenkoa erakusten zaie kongresuetan. Zergatik ez zaie Euskal Herriari buruz ontsa eraikia den gauza erakusten? Gure kultura erakusten duena. Azkenean, gaur egungo dantza talde gehienak kanpinetan ari dira turisten aitzinean, diru-zama miserable baten truke. Beharko litzateke, orain, gu zinez garena erakutsi ikusgarri sakonean, bere balio zuzenean ordaindua litzatekeena. Inportantea bide bat zulatzea da, gero bertzeak tiratzen baitira, eta denak elkarrekin aitzinatzen baikara. (…) Gure burua errespetaraztea da giltza. Baldintza duinetan aritzea merezi dugu guk ere”.

Peio Labeyrie baionarrak Etorkizuna Kontzeptuak elkarte berriko zuzendaritza lanetan dihardu. Aurretik, Zpeiz Mukaki eta Zpeiz Banako proiektuetako kide izana da,  eta EHZko antolatzailea.

Peio Labeyrie baionarrak Etorkizuna Kontzeptuak elkarte berriko zuzendaritza lanetan dihardu. Aurretik, Zpeiz Mukaki eta Zpeiz Banako proiektuetako kide izana da, eta EHZko antolatzailea. (EKE)

Dokumentuaren akzioak