Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzaren jaia Euskal Museoan
Jarduera 19:00ak eta 21:00ak bitartean egingo da, urritik ekainera. Ekimena euskal dantza tradizionala zabaltzeko asmoz sortu da, Bizkaiko erakundeak eta AIKOk duten lankidetzari esker.

Erromeria guztiz parte-hartzailea izango da, eta interesa duen edonori zuzenduta dago. Asmoa da dantza praktikatzea eta horretaz gozatzea, inguru paregabe batean, Mikeldiren argiaren azpian.
Honako musikariak arduratuko dira jaia girotzeaz: Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu(akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Patxi Laborda dantza-maisuaren zuzendaritzapean.
Erromeria honekin, Euskal Museoak bete helburu nagusietariko bat lantzen jarraitu nahi du: euskal kultura sustatu eta kontserbatzea. Normalean, bildumako piezekin egiten du (alderdi materiala), eta, orain, euskal kulturaren alderdi ez-material horrekin egin nahi du.
Jardueran parte hartu nahi duen oro Euskal Museoko klaustrotik sartu beharko da, Gurutze kaletik.
Ondoko larunbatetan egingo da erromeria:
- Urriak 13
 - Azaroak 10
 - Abenduak 8
 - Urtarrilak 12
 - Otsailak 9
 - Martxoak 9
 - Apirilak 13
 - Maiatzak 11
 - Ekainak 8
 
Dokumentuaren akzioak
    
  
 
