Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzaren inguruko aplikazioa
Azkue Fundazioak euskal dantzei buruzko euskarazko Soka aplikazioa aurkeztu du. Lan horren helburua euskal dantzen inguruko edukiak areagotu eta zabaltzea da.
Hala, aplikazioaren bidez, “gizarteari euskal dantzen mundura hurbildu eta diziplina artistiko honi buruz gehiago ezagutzeko aukera eskaini nahi dio, modu eta baliabide erakargarri eta ludikoaz baliatuz”.
Euskal Kultur Erakundeak sortutako Soka erakusketa eta dantzan.eus atariko eduki ezberdinak erabili dira aplikazioa sortzeko. Aplikazioko edukiak modu didaktiko, atsegin eta dibertigarrian aurkezteko bi ataletan banatuta dago: alde batetik, Euskal Herri osoko dantza ekitaldien egutegia; eta beste aldetik, euskal dantzen inguruko galdera-erantzunen jokoa.
Aplikazioa, bestalde, Android eta iOS sistema eragiletako smartphone zein tabletetarako dago eskuragarri eta dohainik deskargatu daiteke Google Play eta Apple Store dendetan.
Informazio gehiago hemen: http://www.azkuefundazioa.eus
Dokumentuaren akzioak