Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzaren historia kontatuko dute, zuzeneko dantza erakustaldiarekin
Argazkia: Nagore Koch)
Hitzaldi dantzatua, lehenengoz
Antiguotarrak dantza elkartearen 40. urteurrena dela eta, hitzaldi dantzatua antolatu dute lehenengo aldiz. “Gari Otamendik eta Oier Araolazak euskal dantza tradizionalaren historia kontatuko dute, eta dantzak ere tartekatuko dituzte emanaldian”, azaldu du Larekik. Gaur izango da, merkatu zaharrean, 19:30ean. Sarrera librea izango da.
Horren aurretik, 18:00etan, urteroko Street Boulder txapelketa egingo dute Mikel Laboa plazan, Platerotarraken eskutik.
Bihar, Ez donk Amairu eguna izango da auzoan, Antiguotarrak elkarteak antolatuta. Karteladaren ostean, bazkaria egingo dute frontoian, eta, bazkalostean, 16:30ean, kamiseta historikoen enkantea egingo dute. Arratsaldea Esan diot! elektrotxarangak girotuko du, eta, 20:30ean, Ez donk Amairu, Antiguotarrak hamalau ekitaldia egingo dute. Gauean, Oihu eta Indabe taldeek kontzertuak eskainiko dituzte frontoian, eta, 01:00etan, Miniño! DJ-a ariko da frontoian.
San Joan bezpera
Ekainaren 23an, San Joan bezperan, erraldoiak eta buruhandiak ibiliko dira auzoan zehar, arratsaldean. Kalejira auzoko trikitilariek eta Jakintza ikastetxeko pandero ikastaroko ikasleek lagunduta egingo dute. “Gero, abesbatzaren emanaldia izan ohi da, baina aurten ez da halako saiorik egongo, ez delako jende nahikoa bildu horretarako”, azaldu du Larekik.
22:00etan, San Joan sua piztuko dute, Gaskonia plazan. “Dantza taldeko kideok alpargata eta san joan dantzak dantzatzen ditugu, eta, gero, konjurua abestuko dugu suaren inguruan”, adierazi du dantza taldeko kideak. Horrekin batera, erromeria txiki bat ere izango da Gaskonia plazan.
Antiguako sanjoanak amaitzeko, ekainaren 30ean XXXII. pala txapelketako finala egingo dute auzoko frontoian, 18:30ean.
Dokumentuaren akzioak