Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzaren historia izango dute bihar hizpide Argia taldeko bi dantzarik

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzaren historia izango dute bihar hizpide Argia taldeko bi dantzarik

Euskal dantzaren historia eta eboluzioa izango dute bihar berbagai Kulturaten (18:30) Garikoitz Otamendi eta Oier Araolaza dantzariek. 'Korrotik pikutara' izenburua duen hitzaldi-dantza saioa Santamasetako egitarauaren barruan antolatu da. Otamendik eta Araolazak gure dantzak «nola joan diren aldatzen, zein bilakaera izan duten...» aditzera emango dute. Hori egiteko, 'arkeokoreologia' deitzen dioten teknika erabiliko dute. Araolazaren hitzetan, «gaur egun arte iraun duten dantzetan beste garai batzuetako zein osagai ditugun identifikatzen saiatuko gara. Azken batean, garai bakoitzeko modak bere arrastoa utzi du gure dantzetan, eta gaur egun dantzatzen ditugun dantzetan garai oso desberdinetan moden aztarnak dauzkagu».
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2013/12/17
Lotura
Diario Vasco

Dantza 'ikusteko' ez dute ez bideo ez argazkirik erabiliko, «geuk irudikatuko ditugu. Dantza osorik ez dugu egingo, baina bai zatitxo batzuk dantza denok ongi bisualizatu ahal izateko; nola? hitzez ez naiz gai azaltzeko, horregatik dantzatuko ditugu» aurreratu du Araolazak.

Garikoitz Otamendi eta Oier Araolaza dantzariak dira. Garikoitz añorgarra da, eta Añorgako Arkaitz taldeko zuzendaria izana da eta dantzaria da gaur egun.

Oier Araolaza Eibarko Kezka dantza taldekoa zuzendaria da.

Biek Argia dantzari taldean aritzen dira Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta talde horrekin hainbat ikuskizunetan parte hartu dute: Alakiketan (1991), Kondharian (1997), Pas de basque (2002), Axeri-boda (2008), Axuri Beltza (2009), Aunitz Urtez (2011), Besta Berri (2012). Garikoitz Otamendik bibolina jotzen du (Arrabots, Arkaitz Miner eta Juan Arriola,...).

Oier Araolaza dantzan.com-eko editorea da eta Euskal Dantza (Etxepare, 2012) liburuaren egilea da.

Dokumentuaren akzioak