Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzaren bilgune
Hernani Euskal Herriko 12 talde elkartuko dira asteburuan, XIII. Dantzari Festan
Igandean egun handia izango da dantzari eta dantzazale guztientzat. Euskal Herriko 12 talde elkartuko dira, haiekin batera izango dira Ttarla dantza taldeko kideak. Goizean, kalejira egingo dute Hernaniko kale eta auzoetan. Kalejiraren ondoren, dantza ekitaldia izango da Ttarla, Eskola, Trebeska, Goizaldi, Kemen, Ibarla Meaka, Korpus, Adurtza, Laguntasuna, Ibaiega, Etxahun, Begiraleak eta Garaztarrak dantza taldeekin.
Asteburua bukatu arren, ekitaldiak ez dira igandean amaituko. Hilaren 21etik 26ra hitzaldi, jantzi erakusketa eta beste izango dira Hernanin. Besteak beste, Gero Axular dantza taldeak Lamien basoa eskainiko du ostiralean; eta larunbatean, Sokadantza izango da Kresalaren eskutik.
Zer: XIII. Dantzari Festa.
Noiz: Larunbatetik hilaren 26ra.
Non: Hernanin (Gipuzkoa).
Dokumentuaren akzioak