Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka EUSKAL DANTZAREN BI FIGURA HISTORIKO

Dokumentuaren akzioak

EUSKAL DANTZAREN BI FIGURA HISTORIKO

Dantzaren Egunean, Begoña Arroyo eta Ion Beitia euskal dantzaren sustatzaile historikoak omendu zituzten atzo Bilbon.
Egilea
Amaia Ereñaga
Komunikabidea
Gara
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2026/04/30
Lotura
Gara

 

Begoña Arroyoren eta Ion Beitiaren senitartekoek jaso zituzten oroigarriak.
Begoña Arroyoren eta Ion Beitiaren senitartekoek jaso zituzten oroigarriak. (Antonia RANGEL)

 

Developpe Dantza Elkarteak, izen bereko nazioarteko dantza lehiaketaren antolatzaileak, bat egin zuen atzo Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin eta, urteroko hitzordua bihurtzeko bokazioz, gure dantzaren figura historikoak omendu zituen atzo lehen aldiz. Bilbon egin zen ekitaldian Begoña Arroyo Aldekoaren (Bilbo, 1931-2025) eta Ion Beitiaren (Güeñes, 1947-Bartzelona, 2016) ibilbideak goraipatu ziren. Begoña Arroyo dantzaria eta euskal dantzen irakaslea izan zen, eta 80ko hamarkadan gure folklorea sozializatzeko lan gehien egin zuen pertsonetako bat izan zen. Bere bultzadari esker, euskal dantza irakasten hasi ziren Bilboko eskoletan. Ion Beitiak oso gaztetan hasi zuen ibilbidea eta, folklorearekin zuen interesa zela-eta, Olaeta Balletean sartu zen, eta haiekin Ameriketako Estatu Batuetan egindako biretan parte hartu zuen. Azkenekoan, New Yorken kokatu zen, eta Joffrey Balleteko kide egin zen. Euskal Nijinsky ezizena jarri zioten, baina lesio batek eszenatokietatik urruntzera behartu zuen. Ondoren, Euskal Herrira itzuli eta dantza eskola ireki zuen Leioan. Bere eskolatik euskal dantzari handiak igaro ziren.

Dokumentuaren akzioak