Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzak sakon ikertu zituen Jean Michel Guilcher hil da

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzak sakon ikertu zituen Jean Michel Guilcher hil da

Jean Michel Guilcher hil da 102 urterekin, euskal dantzaren ezagutzarako funtsezko ikertzaileetako bat.

Bere ibilbide profesional osoa dantza tradizionala ikertzeari eman zion, eta 1962 eta 1976 bitartean Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiko Baztanen egin zituen ikerketak. Euskal dantzetan egindako ikerketen emaitza oparoak 1984. urtean argitaratutako La Tradition de danse en Béarn et Pays basque français liburuan argitaratu zituen. Asteartean eman da bere heriotzaren berria, gertaeraren beraren data zehatzik eman ez den arren.
Egilea
dantzan.eus
Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
2017/03/30
Lotura
Argia

Guilcher erreferentziazko eta ezinbesteko ikertzailea da Euskal Herriko tokiko hainbat dantzaren ezagutzan eta interpretazioan sakontzeko: Zuberoako aitzineko puntuak, Baztango mutil-dantzak, Nafarroa Behereko inauteriak, eta aber. Altxorra diren neurrian, Dantzanen argitaratu izan dugu, eskutan izan dugun heinean, Jean Michel Guilcherren dokumentazio- eta ikerketa-materiala. Besteak beste, Jon Iruretagoienak 2014an Frantzian Guilcherren omenez egindako kongresu-omenaldiaren kronikak argitaratuta ditugu, beste beste hainbat argazki, testu eta bideorekin batera.

Horrekin batera, Dantzan Ikasik Guilcherren omenezko jardunaldi bat antolatu zuen 2015eko urtarrilean Donostian, eta han izan zen, dantzako hainbat ikertzailerekin batera, Naik Raviart, Jean Michel Guilcherren alaba, bere ikerketa-lanari segida eman dion familiako kidea. Dantzanetik besakarkada estu bat eta doluminak bidaltzen dizkiogu Jean Michel Guilcherren familiari. 

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Dokumentuaren akzioak