Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzak sakon ikertu zituen Jean Michel Guilcher hil da
Jean Michel Guilcher hil da 102 urterekin, euskal dantzaren ezagutzarako funtsezko ikertzaileetako bat.
Guilcher erreferentziazko eta ezinbesteko ikertzailea da Euskal Herriko tokiko hainbat dantzaren ezagutzan eta interpretazioan sakontzeko: Zuberoako aitzineko puntuak, Baztango mutil-dantzak, Nafarroa Behereko inauteriak, eta aber. Altxorra diren neurrian, Dantzanen argitaratu izan dugu, eskutan izan dugun heinean, Jean Michel Guilcherren dokumentazio- eta ikerketa-materiala. Besteak beste, Jon Iruretagoienak 2014an Frantzian Guilcherren omenez egindako kongresu-omenaldiaren kronikak argitaratuta ditugu, beste beste hainbat argazki, testu eta bideorekin batera.
Horrekin batera, Dantzan Ikasik Guilcherren omenezko jardunaldi bat antolatu zuen 2015eko urtarrilean Donostian, eta han izan zen, dantzako hainbat ikertzailerekin batera, Naik Raviart, Jean Michel Guilcherren alaba, bere ikerketa-lanari segida eman dion familiako kidea. Dantzanetik besakarkada estu bat eta doluminak bidaltzen dizkiogu Jean Michel Guilcherren familiari.
Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Dokumentuaren akzioak