Dokumentuaren akzioak
Euskal Dantzak Hungarian Kemenen eskuz
Sarvar hirian antolatu den Nazioarteko Dantza Jaialdian parte hartu dute Kemeneko dantzariek, Alsazia, Txekia, Grezia, Bulgaria eta beste herrialdetako lagunekin batera. «Euskal Herriko dantzak eta ohiturak zabaltzeko aukera bikaina izan da, baita gainontzeko herrialdeetako kideekin hartuemana izateko ere», diote Kemeneko kideek. Jaialdian hamaika saio eskaini zituzten, Gipuzkoako, Zuberoako, Nafarroako eta Arabako dantzak burutuz. «Esperientzia bikaina bizi dugu», diote dantzariek.
Dokumentuaren akzioak