Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzak ezagutarazteko
Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ibiltaria Donostian zabalduko dute gaur. Iazko irailean egin zuen lehen etapa Miarritzen (Lapurdi). Euskal Herriko dantzak ezagutarazteko helburua dute antolatzaileek, besteak beste, haien balioa erakusteko. Bi hilabete iraungo du Donostiako geldialdiak, eta dantza emanaldiak egingo dituzte bitartean. Argazkien eta bideoen bitartez, eta, baita orain arte inoiz erakutsi gabeko materialaren bidez ere, ilustratzen du erakusketak euskal dantzen ondasuna zertan den.
'Soka, euskal dantzaren urratsetan'
Apirilaren 2ra arte. Zabaltzeko ekitaldia, gaur, 19:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Dokumentuaren akzioak