Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzak eta trikitixa doinuak, Otezuriko adinekoen egonaldia alaitzeko

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzak eta trikitixa doinuak, Otezuriko adinekoen egonaldia alaitzeko

Egilea
Juan Luis Romatet
Komunikabidea
Guka
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2024/12/17
Lotura
Guka

Otezuri zentroko egoiliarrek Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleen bisita izan zuten atzo arratsaldez. Bertan dauden adinekoak alaitu zituzten ikasleen dantzek eta musika doinuek. 

Azken urteotan egin bezala, Gabonen atarian, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako eta trikitixako ikasleek bisita egin zieten Otezuri zentroan dauden adinekoei. Zentroko kafeterira eraman zituzten egoiliarrak, eta lehenbizi dantzari txikiak aritu ziren dantzan. Ondoren, trikitilarien txanda izan zen. Denak ere saiatu diren adinekoen egonaldia zertxobait alaitzen.

Dokumentuaren akzioak