Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzak eta sevillanak, Ormazarreta zalditegiaren erakustaldiko izarrak
Zaldiek ere dantza egiten badakitela erakutsi zuten atzo Legazpin, Ormazarreta zalditegiko erakustaldian. Kale Nagusia jendez gainezka egon zen, eta ikuskizun paregabeaz gozatu zuen publikoak.
Ohiko doma ariketekin batera, Ormazarretako zaldiek eta zaldunek hainbat dantza eskaini zituzten, eta ikusgarriena Sustraiak taldeko Agurtzane Gabiria dantzariarekin batera interpretatu zuten Legazpiko ezpata-dantza izan zen, Mariano Fernandez zaldi gainean zela. Zinta-dantza ere egin zuten. Bestetik, Jose Mari Orbegozoren Beasaingo eskolako irakasle den Lidia de Lorenzok sevillanak dantzatu zituen Jon Fernandez Lasaren zaldiarekin.
Dokumentuaren akzioak