Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Dantzak Argentinako telebistan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Dantzak Argentinako telebistan

Komunikabidea
Euskosare
Mota
Albistea
Data
2011/02/09
Lotura
Euskosare

Larunbatean 22.45ak eta 23.00ak bitartean ikusi ahal izango dira euskal dantzak Argentinako telebistan. Canal 7 kateak herrialde osorako eskainiko du emisioa, eta Canal 10ak, aldiz, Kordoba mailan egingo du.

Kordobako Gure Txokoa Euskal Etxeko dantzariek "Encuentro Anual de Colectividades Todo el Mundo en Alta Gracia 2011"-n parte hartuko dute euren mugimendu ezagunenak erritmo biziz plazaratzen.

Tradizioa den bezala, Gure Txokoa Euskal Etxeko partaideek eszenatokira igoko dira berriro diaspora osoari eta kanpoko publiko zabal bati euren dantza-ezagutzak erakusteko.

Dokumentuaren akzioak