Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzak «dinamizatu» nahian
Bai dantza klask' ikusgarria bihar estreinatuko dute Baigorrin, eta etzi Elizondon
Joan den udatik dantzaren plazera izerdiz estaltzeko
aukera ukanik, emaitza bihar estreinatuko dute Baigorriko (Baxenabarre)
Plaza Xokon, 21:00etan. Etzi Elizondon (Nafarroa) ariko dira, Lur
aretoan, 18:30ean. Eta ekainaren 26an Luhusoko (Lapurdi) Harri Xurin,
17:00etan. Ikusgarria Baigorrin irekitzekoa duten ikastolaren lehen
mailaren aldeko kanpainan integratua dute.
Abiapuntua, berez,
euskal dantza tradizionala dute, dantzarien oinarria hori den heinean.
«Arradinamizatu nahi izan dugu euskal dantza. Eta gero, handik hara joan
gara beste dantza batzuengana, elkarri josi nahian denak», beti ere
Alfaroren hitzetan. «Beste dantzak sartu nahi izan ditugu, desafio bat
bezala. Hip hop dantzak, adibidez, edo garaikidea. Dantza hauek
dastatzeko pixka bat», gehitu du Argia Olzomendik. Proiektua aitzinatu
arau, dantzari musika gehitu zioten bezala, kantuak, bertsoak eta
antzerkiak ere aurkitu dute beren lekua.
Eta aldi bakoitz
kolaboratzaileekin lan egiteko gogoa izan dute, esperientzia beti eta
urrunago eramateko gisan. Bakoitzean pertsona espezializatuekin. Dela
kantuan Denise Olhagaraiekin, antzerkian Ainara Gurrutxaga eta Urko
Redondorekin edota Zuberoako dantzetan Joana Larrandabururekin. Orotara
14 dantzari dira, bereziki neskak direnak. Baigorriarrak gehienak baina
Zuberoatik eta Lapurditik ere badituzte hurbildu zaizkienak. Taula
gainean, musikariak izanen dituzte lagun, zazpi bat izanen direnak.
Estreinaren zain, hasteko, esperientzia «biziki aberasgarria» egin zaie.
Taldea goxoa osatzeaz gain, «dantza maite duenarendako horrelako
proiektu bat bikaina da, dantza beti eta urrunago eramateko aukera
duzulako», Olzomendiren hitzetan.
Bai dantza klask ikusgarriaren entsegu bat. / GAIZKA IROZ
Dokumentuaren akzioak