Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza tradizionalean barrena murgiltzeko aukera egongo da Bergaran
Claude eta Jon Iruretagoienaren zuzendaritzapean, euskal dantza tradizionalean barrena "bidaia hunkigarria" planteatzen du Maritzuli taldeak ikuskizun honetan. Lapurdiko inauteriei edo Zuberoako maskaradei begi berriekin begiratzen die Maritzulik Aurrez aurre lanean. Maskaraden kasuan, Jon Iruretagoienak egindako ikerketa eta birsortze lanak taulan ikusteko aukera eskaintzen du ikuskizunak. Bestalde, Italiako berpizkundeko dantza eskolen tradizioa eta euskal dantza tradizionalaren arteko lotuneak bilatzen ditu Paperezko iantzak izendatu duten atalean.
Lau atal izango ditu
Aurkezpenaz gain, beste lau atal izango ditu ikuskizunak: Ihaute, Branletik jautziak, Paperezko iantzak eta Ando drom.
Ikuskizunerako
jantzi eta apainketa lan ikaragarria egin du Claude Iruretagoienak, eta
Aiko musika taldeak ikuskizunerako sortutako musikaren graziak atontzen
du dantzarien lana. Claude Iruretagoiena Juan Antonio Urbeltzekin
trebatu da tradizioa eszenaratzeko orduan.
19:00etan izango da
Dantza emanaldia Udal pilotalekuan izango da, domekan, 19:00etan. Sarrera 7 euro kostako da.
Claude
Iruretagoiena zuzendari artistikoa izango da eta koreografoak Claude
Iruretagoiena, Christine Grimaldi, Jon Iruretagoiena eta Celine Duperou
dira.
Dokumentuaren akzioak