Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza taldea sortzeko deia
Altsasuar talde batek euskal dantza talde herrikoia sortu nahi du. Helburua dantzak ikasi, berrikasi eta dantzatzea da.
Egitasmoa
 Altsasuko hamar bat lagunen artean sortu da. Batzuk dantzari izandakoak
 dira, beste batzuk festa bezperan Zortzikoa eta Larrain dantza 
ikastaroan ibili direnak eta beste batzuk, besterik gabe dantza talde 
bat sortu nahi dutenak. Talde horren asmoa ahoz aho zabaldu da eta beste
 zenbaitek haiekin bat egin dute.   
Ideia horri forma emateko, 
asanblada deitu dute lastailaren 17an, astelehenean, 20:30ean, Labadero 
eraikinean. Bertan egitasmoa nola bideratu eta martxan jarri aztertuko 
dute. Bilera irekia izanen da; gonbidatuta daude euskal dantzetan 
interesa duten guztiak. 
Dokumentuaren akzioak
    
  
 
