Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza sorkuntza bizi-bizian

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza sorkuntza bizi-bizian

Iaz Luhusoko txapelketan ikusitakoak eta Leinuaren lan berria izanen dira gaur Miarritzen

Egilea
Nora Alberbide
Komunikabidea
Berria
Tokia
Miarritze
Mota
Albistea
Data
2004/04/16

Txapelketa irabazi zuten Basusarriko Biez bat taldearen ondoan, Senpere, Luhuso, Barkoxe, Bithiriña eta Pauekoak ariko dira. Egun hartan arrakasta bildu zuen ikusgarriak. 3.000 bat pertsona bildu ziren, eta franko lekurik gabe gelditu. Ekimen honekin dantzari hats berri bat ematea du helburu antolatzaileak, Euskal Dantzarien Biltzarrak.



Asteburua behar bezala bururatzeko, Leinua Hiriburu eskualdeko dantza taldeak koreografia berriek osatu euskal dantzetan oinarritu bere azken sorkuntza aurkeztuko du lehen aldikotz. Baionako antzokian 17:00etan. Hirubibat ikusgarriaren dantzak «tradizionalak gelditzen dira baina ingurumen berrantolatu batean», adierazi du Roger Goienetx Leinua taldeko kide eta ikusgarri horren zuzendariak. Musikaren aldetik ere berrikuntzak landu dituzte Elixabet Dufouren bitartez. Orotara 45 bat dantzari eta 15 bat musikari iganen dira. Guztiak amateurrak, Hiriburu Mugerre eta Milafranga aldekoak. Erakutsiko dutenaren egitekotan, Etorkiren estetikara hurbiltzen direla azaldu zuen Goienetxek. Lanaren bigarren zatian, Gorriak eta Beltzak-en hain justu, Philippe Oihanburuk Etorkirentzat konposatu dantza bat emanen dute. Hirugarren zatian Picassoren Guernica ukan dute inspirazio iturri. Guztia hasteko, Gu gira lanarekin bereziki musika izanen da baloratua. Ikusgarri honekin sorkuntza sustatzeko xedea du taldeak. «Tradizioa ukatu gabe aitzinarazi nahi dugu, bizi den eta biziko den tradizio baten aktore gisa lan eginez».

Dokumentuaren akzioak