Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza Sanfilippo Sindromearen aurka Madrilen, Korrontzi eta Euskal Etxeari esker

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza Sanfilippo Sindromearen aurka Madrilen, Korrontzi eta Euskal Etxeari esker

Igande honetan, abenduaren 13an, Korrontzi musika taldeak eta Madrilgo Euskal Etxeko Sustrai dantza taldeak ikuskizun berezia eskainiko dute Arte Ederretako Zirkuluko Antzokian Stop Sanfilippo elkartearen alde. Sanfilippo sindromea gaisotasun genetiko larria da, nagusiki haurrei eragiten diena. Emanaldian bildutako dirua eritasun honen aurkako ikerketarako erabiliko da.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Madril
Mota
Albistea
Data
2015/12/09
Lotura
Euskalkultura

Azken asteotan jo eta su entsaiatzen ibili dira Madrilgo Euskal Etxeko Sustrai Dantza Taldeko kideak, igandeko emanaldia prestatzen. Ikuskizun oso berezia izango da, Korrontzimusika taldearekin batera, Stop Sanfilippo Fundazioaren alde.

Korrontzi bere azken diskoa aurkezten ari da, "Korrontzi dantzan" izenekoa, eta Madrilgo emanaldirako euskal etxeko dantzarien lankidetza izango du.

Ikerketa berriak

Ekitaldi berezi hau antolatzeko ideia Euskal Etxearen eta Naiara Garcia de Andoin bilbotarraren arteko bilera batean sortu zen. Naiararen hiru seme-alabek Sanfilippo Sindromea dute; alzheimerraren antzeko endekapenezko-gaisotasuna, nagusiki haurrei eragiten diena. "Naiarak azaldu zigun animaliekin eginiko ikerketa berriek emaitza onak izan dituztela eta lehenbailehen finantziazio gehiago eskuratu behar zela gaixotasunaren prozesu geldiezin horren aurka borroka egiteko", azaldu du Euskal Etxeko Monikak.

Bilera horren haritik, Euskal Etxeak eta Korrontzi taldeak bat egin dute Sanfilippo Sindromearen aurka kontzertu solidarioa antolatuz. Emanaldia igande honetan izango da, Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluko Antzokian. Korrontzik "Korrontzi Dantzan" diskoa aurkeztuko du Sustraia dantza taldeko kideen laguntzarekin.

Irrikitan

"Dantza taldea oso pozik dago, ekitaldi berezia da guretzat; alde batetik, Korrontziko Agus gure laguna delako, eta, bestetik, Izaskun koreografa, dantza taldeko irakaslea izandakoa delako", agertu diote EuskalKultura.com-i dantza taldeko kideek. "Gainera, Arte Ederretako Zirkuluan dantzatzea aukera polita da Madrileko publikoaren aurrean gure taldea aurkezteko, eta ekitaldi benefikoa izanda, are bereziagoa. Ilusio handiarekin ari gara koreografiak prestatzen, eta eguna iristeko irrikitan gaude". 

Emanaldia 19:00tan hasiko da eta bertan bildutakoak Stop Sanfilippo Fundazioarentzeko izango dira. Sarrerak 10 euro balio dute; erosteko, jo hona.

Korrontzi taldea Madrilgo Sustraia dantza taldearekin, igandeko emankizuna prestatzen (argazkia Sustraia Dantza Taldea)
Korrontzi taldea Madrilgo Sustraia dantza taldearekin, igandeko emankizuna prestatzen (argazkia Sustraia Dantza Taldea)

Dokumentuaren akzioak