Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza nagusi izango da Lasarte-Orian

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza nagusi izango da Lasarte-Orian

Bihar, lehen aldiz, Dantzari Eguna eta igandean Dantzari Txiki Eguna ospatuko dira Erketz taldearen eskutik

Erketz euskal dan-tza taldeak, Lasarte-Oriako Kultura sailaren eta Saustatxo eta Udaberri elkarte gastronomikoen laguntzarekin, dantzari eskainitako asteburu bat antolatu du. Bihar Dantzari Eguna ospatuko da, eta igandean, berriz, Dantzari Txiki Eguna.
Egilea
A.M.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Lasarte-Oria
Mota
Albistea
Data
2015/05/29
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Biharko ekitaldia lehen aldiz egingo da, eta taldearentzat 2018an ospatuko duen 50. urteurrenaren antolakuntzaren hasiera izango da eta Erketzekoekin batera Añorgako Arkaitz eta Hernaniko Ttarla dantza taldeek hartuko dute parte.

Programari hasiera desfileak emango dio 17.00etan. Zumaburu eskolatik irtengo dira eta Okendo plazara iritsiko dira, bidean bi geldialdi eginez. Okendoko emanaldia 18.00etan hasiko da.

Igandean, berriz, XXVII. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da, Sestaoko Salleko, Basauriko Zugaitza, Falcesko Makaia, Oreretako Ereintza eta Lasarte-Oriako Kukuka eta Erketz Dantza Eskola taldeen parte-hartzearekin. 

Dokumentuaren akzioak