Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza Maurice Ravel kontserbatorioan
2013ko irail erditsutan hasi ziren koreografoaren kurtsoak. Astero bilduko da zazpi-zortziko talde batekin, ikasturte osoan, eta espero du urtero klase bat gehituz joatea.
Horrelako ekimenen bitartez partaideen asmoa Maurice Ravel kontserbatorioak proposatzen duen euskal adierazpen artistikoen inguruko formakuntza eskaintza sendotzea da.
Bide beretik doa kontserbatorioak Euskal kultur erakundearekin eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin antolatu nahi duen euskal kulturaren inguruko gogoeta eguna, 2014ko martxoaren 8an, Hendaian. 2013ko otsailean EKE-rekin prestatutako topaketen lehen edizioaren segida izango da. Dantzaren eta musikaren arteko harremanak aztertuko dira bereziki egun hortan, musikari, dantzari eta kultur eragile desberdinen ekarpenen bidez.
Dokumentuaren akzioak