Euskal dantza ikastaroa antolatu du Harribil dantza taldeak "adin guztietako herritarrentzat", eta maiatzaren 2an hasiko dira eskolak. Ikastaroa Etxeluze gaztetxean izango da, ostegunetan, 19:00etatik 20:30era.
Izena emateko epea zabalik dago Kolon Txiki tabernan, eta nahiago duenak, Harribilen sare sozialen bitartez egin dezake.
Ikastaroan parte hartzeko hilean bost euroko kuota sinbolikoa ordaindu beharko dela jakinarazi du dantza taldeak.