Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza hobe ezagutzeko aukera, ‘Soka’ erakusketaren bitartez Donostian

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza hobe ezagutzeko aukera, ‘Soka’ erakusketaren bitartez Donostian

Euskal dantzak hobe ezagutarazteko helburuarekin aurkeztu dute ‘Soka’ erakusketa Donostian. Bertan 400 ilstrazio baino gehiago izanen dira eta baita erakusketarako bereziki egin diren euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaren inguruko bideo sork

‘Soka’ erakusketak euskal dantza hobeto ezagutaraztea du xede. «Eszenografiaren eta erakusketaren ikuspegitik, edukiak teknologia berrietan eta multimediak eskaintzen diren aukeretan oinarritzen dira, jendearengana modu erakargarri eta didaktikoan iristeko», azaldu dute antoaltzaileek ohar baten bdiez.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2016/02/04
Lotura
Naiz

Donostia 2016 hiributzaren baitan kokatzen da. Euskal dantza hobe ezagutaraztea du helburu. Erakusketa multimediada eta lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa) aurki daiteke. Bertan 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri. Besteak beste EAEko Filmategiko altxor batzuk erakutsiak dira bai eta beste artxibo aski ezezagun asko ere.

Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak.

«Dantzatik euskal munduari begiratzen dio erakusketa honek. Euskal dantzaren etorkizunaz galdetzen dio ikusleari, eta horrekin gogoeta gai du iragana, plaza, eszenatokia, gizartea, boterea, agintea, borroka, iraultza, jerarkia, berdintasuna, kohesioa, etena, gatazka, transmisioa, generoa, adina, protokoloa, plazera, liturgia, festa, tradizioa, berrikuntza, erlijioa, sekularizazioa, iraupena, haustura, gozamena, bikaintasuna, arrunkeria, ohitura, kultura, euskara, dantza, soka», gehitu dute.

Soka

Dokumentuaren akzioak