Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza eta musikaz gozatzeko aukera izango da gaur Azkoitian
Bizkargi musika eskolako emanaldia 13.00etan hasiko da udaletxe azpiko Kontzejupe pilotalekuan
Emanaldia dantzarien eskutik hasiko da eta Behe Nafarroako martxa eta Makil txiki dantzatuko dituzte. Jarraian, txistulariek bi abesti interpretatuko dituzte, berriro dantzariak arituko dira eta alboka eta panderoen saioarekin jarraituko da emanaldia.
Ondoren, trikitilariek, txistulariek eta panderistek Txantxibiri abesti herrikoia joko dute. Azkenik, eta gaurko emanaldiarekin amaitzeko, panderistek eta trikitilariek fandangoa eta arin arina interpretatuko dituzte, dantzariekin batera. Gaur eguerdiko kontzertuarekin, aurtengo Taldez Talde ekimena amaitutzat emango du Bizkargi musika eskolak. Guztira, hiru saio antolatu dituzte eta folkaz gain, abesbatzek, bandak eta perkusio taldeak eskaini dituzte emanaldiak aurreko asteetan.
Urteetako irudiak Azkoitiko musika eskola 25. urteurrena ospa-tzen ari da aurten eta urte guzti hauetan eginiko emanaldi eta irteeretako irudiak ikusgai jarri ditu Torre Zurin kokatutako erakusketan.
Erakusketa ikusi nahi duten herritarrek gaur dute azken aukera, izan ere, itxi egingo da. Horregatik joan nahi dutenek 12.00etatik 14.00etara bisitatu beharko dute aretoaDokumentuaren akzioak