Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza eta musika tradizionala proposamen garaikideekin uztartuta

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza eta musika tradizionala proposamen garaikideekin uztartuta

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/05/03
Lotura
Nontzeberri

Bilboko Udalak antolatuta, ekainaren 3tik 5era, Santutxu Kolorea programa garatuko da. Ekimenaren helburu nagusia folklore tradizionala bultzatzea eta publikoari ikuskizun paregabeez gozatzeko aukera ematea da.

Aurten berezitasun batekin dator horniturik gainera, Gaztedi Dantza Taldeak 70+1 urteurrena ospatzen du eta horretako ikusgarri bereziak antolatu dira, hala nola, erraldoien konpartsak, dantzariak, kalejirak, gaiteroak eta dantza garaikideko proposamenak.

Santutxu kolorea gaur, ekainaren 3an jarriko da martxan, 19:00etan, Aukeran Dantza Taldearen eta Hurrengo Geltokia… ikuskizunarekin. Konpainia horrek “dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajearen aldeko apustua egiten du, dantza eta musika tradizionalaren erritmoa eta arauak aldatuz, motelduz edo desegituratuz”.
Ondoren, 20:00etan, Amurriotik etorritako Bildhotsak taldeak kalejira musikala egingo du.

Larunbatean, hilak 4, Gaztediko txistularien kalejirarekin hasiko da eguna, 10:00etan, eta gero Proyecto Larrua (Gasteiz) eta Eva Guerrero Kopainia (Bilbo) taldeek ikusgarria oholtzaratuko dute. Eva Guerrero Konpainiaren Gorpuztu laburra dantza garaikideko ikuskizuna da, orekaren bilaketari buruz hitz egiten duena.

Geroago, Iruñeko Duguna Dantzariak eta Gaztedi Dantzari Taldea taldeen eskutik euskal dantzak izango dira Karmelo Plazan. Azkena, Bizkaiko dantza talde beteranoenetako bat da, Santutxun 1951n sortua.

Azkenik, igandean, hilak 5, 10:00etan, Gaztediko gaiteroek kalejira egingo dute Santutxun, eta 12:00etan erraldoien desfilearen txanda izango da.

Santutxu Kolorearen programazio zehatza hemen duzue.

Dokumentuaren akzioak