Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza eta musika tradizionala eta garaikidea, “Santutxu Kolorea” jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza eta musika tradizionala eta garaikidea, “Santutxu Kolorea” jaialdian

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/06/03
Lotura
Nontzeberri

Ekainaren 3tik 6ra bitartean garatuko da Bilboko Udalak antolatutako Santutxu Kolorea jaialdia. Programa horrek laugarren edizioa ospatuko du aurten, folklore tradizionala bultzatzeko eta gaur egungo dantza tradizionalaren modu berriak erakusteko, ikuskizun paregabeen bidez.

Bilboko Santutxuko Karmelo Plaza “aire zabaleko agertoki bihurtuko da, jendeari punta-puntako dantza-taldeak, txalapartariak, txistulariak, dantza eta bertsolaritza eta harri-jasotzaileen bertsoak gozatzeko aukera emateko”.

Jaialdia Gaztedi Dantzari Taldearen laguntzarekin hasikoa da hilaren 3an, Txistuman artistarekin batera. Ostiralean, hilak 4, Haatik Dantzaren txanda izango da, dantza eta bertsolaritza uztartzen dituen Errimak bi oinetan proposamenarekin. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa.

Ekainaren 5ean (larunbata), goizean, Larutan eta Input euskal taldeek Out of the blue eta Imperfectas dantza garaikideko bi ikuskizunak aurkeztuko dituzte. Eta arratsaldean, Mulixka Dantza taldea, Iñaki Perurena eta Iñaki Palaciosekin batera, Harria ikuskizuna egongo da. Espreski egindako koreografiak nortasunaz beteko du plaza. Dantza hauetan, harriarekin lotuta dauden herri kirolen zertzeladak ikusi ahal izango dituzue.
Ekainaren 6an, igandean, Bihotx txalapartariek Norabide guztiak izeneko saioa egingo dute. Joera tradizionalenetik hasi eta doinu moderno eta garaikideenekin ardaztutako saioan arituko dira.

Dokumentuaren akzioak