Euskal dantza eta berdintasuna ardatz izango dituen bideo foruma antolatu du Jaizkibel Konpainiak, Foru Aldundiaren laguntzarekin igande honetarako, martxoak 13.
Hiru dokumental labur proiektatuko dituzte, eta ondoren, mahai ingurua egingo da. Bertan izango dira Iurretako dantzariak, Andoaingo Axeri dantza taldea eta Oñatiko Oñatz dantza taldeko kideak, Oier Araolaza, dantzari eta antropologoa, moderatzaile izango delarik.
Era berean, duela hilabete batzuk konpainiak martxan jarritako logo eta mikroipuin lehiaketen irabazleak sarituko dituzte.
Hitzordua Itsas Etxean izango da, 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da, eta Kutxabanken orrialdean eskura daitezke.