Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Dantza Eguna antolatu dute Vista Alegren

Dokumentuaren akzioak

Euskal Dantza Eguna antolatu dute Vista Alegren

Egilea
Intza Trula
Komunikabidea
Guka
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2025/05/21
Lotura
Guka
Jalgi dantza taldeko gaztetxoen emanaldia, Santa Marina jaietan. (Intza Trula)

Larunbat arratsaldean euskal dantza emanaldia eta parrillada egingo dituzte auzoan. Vista Alegreko auzo elkarteak antolatu du eguna, Jalgi dantza taldearen eta Zarauzko Udalaren parte hartzearekin.

Vista Alegreko auzo elkarteak, Jalgi dantza taldearen eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin, hitzordu berezia prestatu du larunbat arratsalderako auzoan: Euskal Dantza Eguna egingo dute, 17:30etik hasita.

Hori horrela, Jalgi dantza taldeko gaztetxoen emanaldiarekin hasiko dute arratsaldea, eta beraiek izango dute auzoa dantzan jartzeko eta girotzeko ardura. Jarraian, bertaratzen diren guztientzako parrillada prestatuko dute auzo elkartean.

Dokumentuaren akzioak