Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Argentinar Astea 2013: programa urtean zehar burutzen diren ekintzen isla izan da (II)

Dokumentuaren akzioak

Euskal Argentinar Astea 2013: programa urtean zehar burutzen diren ekintzen isla izan da (II)

Bukatu berria da Villa Maria 2013ko Euskal Aste Nazionala eta urtero bezala milaka irudi, sentimendu eta pasadizo utzi dizkigu parte-hartzaile izan garenoi. Erretinan gordeta ditugun argazkiak mota askotakoak dira baina guztietan kolore berak nagusitzen dira: Hegoamerikako euskal diasporaren koloreak. Urteroko segimendua bermatzeko, EuskalKultura.com-en begiak eta kamerak ere izan ziren bertan. Hona ostiral eta larunbat goizeko momentu adierazgarrienetako batzuk.
Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
Villa Maria, Argentina
Mota
Albistea
Data
2013/11/12
Lotura
Euskal Kultura

Urtean zehar hamaika ekintza antolatzen dituzte munduan sakabanatuta dauden euskal erakundeek. Proposamenak arlo askotan koka daitezke eta euskal diasporaren lagunen interesak eta jakin-mina betetzeko asmoa dute. Argentinako Euskal Aste Nazionala aktibitate horiek guztiak erakusteko gunea da eta proposamen mordoa plazaratzen ditu zazpi egun eskasetan. Programa behinena, baina, ostiralean hasten da igande arratsaldean bukatzeko. Tartean FEVA eta Liburutegien bilerak, euskal gaiei buruzko hitzaldi eta erakusketak, euskararekin lotura duten ekintzak, dantzaldia, kontzertuak eta nola ez, erromeriak gauzatzen dira. Atzo argitaratu genuen laburpena osatzeko, hemen eskaintzen dugu ostiral goizetik larunbat eguerdira arte egin ziren aktibitateen argazki erreportajea:

Villa Mariako Euskal astea II 2013 01

[Ostiralean eta lehen aldiz Euskal Astean, Euskal Gizataldeen Latinamerikako Eskualde-Bilkura burutu zen Villa Marian. Eusko Jaurlaritzako ordezkari, Marian Elorza, Sara Pagola eta Asier Vallejo jardun zuten, eta Ricardo Basterra FEVAko lehendakariak ere euskal etxeetako ordezkariekin ideiak trukatzeko aukera izan zuen (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako Euskal astea II 2013 02

[Ostiral arratsaldean ‘Estatu gabeko nazioak’ hitzaldia burutu zen Villa Mariako Unibertsitateko errektoretzan. La Platako Unibertsitate Nazionalaren baitan sortu zen Estaturik Gabeko Nazioen Behatokiko kide Cesar Arrondok, Javier Mor Roig-ek eta Pedro Mauregui Larrandak proiektua zertan datzan aurkeztu zuten. Ondoren Kataluniaren eta Euskal Herriaren gaurko egoera zein den azaldu zuten Mor Roig-ek eta Arrondok hurrunez hurren (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako Euskal astea II 2013 03

[Hitzaldia bukatzean, EAJ-PNVko Euzkadi Buru Batzarrareko lehendakari Andoni Ortuzarrek ere hitza hartu zuen. Bere hitzaldian Diasporaren garrantzia gailendu zuen Ortuzarrek, Zortzigarren Lurraldearen kontzeptua barneratzen hasi behar dela azpimarratuz (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako Euskal astea II 2013 04

 [Iluntzean musikaren txanda iritsi zen. San Nicolaseko ‘Errekatarrak’ abesbatzak ireki zuen Koruen Topaketa Aldapeko abestiarekin. Jorge Mena zuzendari, San Nicolaseko euskal etxeko abeslariek Ikusi mendizaleak, Bajo la rambla eta Solo el amor piezak ere kantatu zituzten, bestak beste (argazkia EuskalKultura.com)],

Villa Mariako Euskal astea II 2013 05

[Euskal etxe anfitrioiaren abesbatza ere igo zen tauletara. Loren Marin zuzendari, Villa Mariako koruak Maitia non zira, Txoria txori, Boga Boga eta Jaiki jaiki abestu zituen, besteak beste. Topaketa bukatzeko, Agur Jauna kantatu zuten abesbatzek publikoarekin batera (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako Euskal astea II 2013 07

[Musikarekin jarraitzeko, afaltzeko garaian Arrecifesko Maral taldeak eman zien ongietorria gonbidatuei. Argentinan euskal musika nola egiten den erakusteko, musikari arrecifestarrek Baietz taldeko Noe Fernandez gonbidatu zuten haiekin pieza bat jotzera (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako Euskal astea II 2013 77

 [Eta jai giroa oraindik gehiago berotzeko, bere kantu klasikoenak eskaini zituen Gozategi taldeak. Euren Nirekin, Nor Nori Nork eta abesti instrumentalekin inork ezin izan zuen geldirik geratu areto osoan (argazkia EuskalKultura.com)]

 Villa Mariako Euskal astea II 2013 08

[Urtero bezala, larunbateko programa FEVAren bilerarekin hasi zen. 2013ko aste honetan, honako euskal etxeak bildu ziren: Denak Bat (Cañuelas), Zazpirak Bat (Gral. Las Heras), Euskaltzaleak (Buenos Aires), Gerora (Córdoba), Gure Txokoa (Azul), Urrundik (Parana), Etorritakoengatik (Puerto Madryn), Hiru Erreka (Tres Arroyos), Eusko Biltzar (Cnel. Pringles), Gure Etxea (Tandil), Itxaropen (Saladillo), Euzkal Etxea, (San Nicolas), Laurak Bat (Buenos Aires), Union Vasca (Bahía Blanca), Denak Bat (Mar del Plata), Loretako Euskaldunak (Las Flores), Gure Etxe Maitea (Olavarria), Toki Eder (Jose C. Paz), Gure Txokoa (Cordoba), Eusko Kultur Etxea (Buenos Aires), Zazpirak Bat (Rosario), Euzko Etxea (Villa María), Denak Bat (Mendoza), Guillermo Larregui (Chacabuco), Euskaldunak Denak Bat (Arrecifes), Centro Vasco Quilmes (Quilmes), Anaitasuna (Maipu), Euskal Bihotza (Roldan), Beti Aurrera (Chivilcoy), Emakume (Rosario), Lagunen Etxea (Laprida), Eusko Alkartasuna (Macachin), Euskal Sustraiak (Trenque Lauquen), Zingirako Euskaldunak (Chascomus), Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxea (Buenos Aires), Asociacion Gastronomica Vasca Goierri (La Plata), Euzko Etxea (La Plata). Marta Abarrategui, Ricardo Basterra eta Hugo Andiazabal FEVAko agintariek zuzendu zuten bilera (argazkia EuskalKultura.com)]

 Villa Mariako Euskal astea II 2013 08b

[FEVAren bilera bukatuta, Marian Elorza, Jaurlaritzako Kanpo Harremaneterako idazkari nagusiak, Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko politikaren puntu nagusiak azaldu zituen. Aurkezpenaren ondoren, euskal gobernuko mandatariek euskal etxeetako ordezkarien galderak erantzun zituzten (argazkia EuskalKultura.com)]

 Villa Mariako Euskal astea II 2013 09

 [Elkarretaratzea bukatu baino lehen, Andoni Ortuzarrek ikurrina bana eskuratu zien Tandil, Villa Mercedes eta Roldan herrietako euskal etxeetako ordezkariei. Roldan herriko Euskal Bihotza euskal etxea sortze prozesuan dago, Rosarioko Zazpirak Bat babesle (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako Euskal astea II 2013 10

[Larunbat goizeko ekintzei amaiera emateko, eta zeremonia labur batean, Marian Elorza eta Sara Pagola Euskadiko Ismael Martinez de Alegria euskal etxeko lehendakariarekin Picassoren Guernica koadroaren erreprodukzio bat desestaltinzuten (argazkia EuskalKultura.com)]

 Villa Mariako Euskal astea II 2013 11

 [Bertako Omar E. Alves artistak egindako brontzezko koadroaren bertsioa euskal etxearen atarian ikusi ahal izango da. Argazkian, Sara Pagola, Ismael Alegria, Marian Elorza eta Omar E. Alves (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Argentinar Astea 2013: programa urtean zehar burutzen diren ekintzen isla izan da (II)

Villa Mariako Bomarraca Aretoaren argazkia ostirale gaueko erromerian (argazkia EuskalKultura.com)

Dokumentuaren akzioak