Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Argentinar Astea 2013: euskara eta dantzak, euskaldunen bi ikur ardatz larunbateko saioan (III)

Dokumentuaren akzioak

Euskal Argentinar Astea 2013: euskara eta dantzak, euskaldunen bi ikur ardatz larunbateko saioan (III)

Urteroko antolaketari jarraituz, larunbat arratsaldean burutu ziren euskararekin lotura zuzena duten ekintzak eta umeentzako jolasak. Ordu berean, baina euskal etxearen egoitzan, liburuzainen bilera eta Euskal Herriko gaurko egoerari buruzko hitzaldi-eztabaida egin ziren. Zorionez, euriak ez zituen iluntzeko ekintzak oztopatu –esan beharra dago eguraldiak ez zuela asteburuan batere lagundu– eta 8ak aldera Donostiako danborradak ireki zuen Villa Mariako Anfiteatroan gauzatu zen dantza emanaldia.
Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
Villa Maria, Argentina
Mota
Albistea
Data
2013/11/13
Lotura
Euskal Kultura

Euskal Herriaren kultura mantentzeko era ugari dago. Baina dudarik gabe, Diasporako lagunek bizkor eusten diete hizkuntzari eta dantzei. Izan ere, Argentinako euskal etxe gehienetan horiek dira ekintza nagusiak. Baina ez bakarrak. Besteak beste liburutegien lana ere oso garrantzitsua da euskal kultura zabaltzeko. Euskara, dantzak, liburuzainen bilera, danborrada… horra larunbateko egitaraua.

Villa Mariako Euskal astea III 2013 01

[Kanpoan euri zaparrada eta barruan… sokatira! Neska-mutilek bat egin zuten Bomarraca Aretoan euren indarra neurtzeko (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 02

[Joko eta jolasak bukatu ondoren, euskararen ekintzek hartu zuten txanda aretoan bertan. Hasteko, Cordobako Baietz taldeak euskarazko kantu batzuk abestu eta abestarazi zizkion publikoari (argazkia EuskalKultura.com)]

 Villa Mariako EA III 2013 03

[Ondoren, Euskara Munduan programako ikasle den Gabriela Aguirrek ‘stand up’ saio bat eskaini zuen, monologo bat. Tonu umoretsuan, 'euskal diasporatarra' zer den azaldu zuen Gerora elkarteko kideak (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Liburutegiak

[Euskal etxeetako liburutegien arduradunak ere bildu ziren  Euskal Aste Nazionalean. Bilkura baliagarria izan zen burututako ekintzez eta etorkizunari begirako proiektuez mintzatzeko. Irudian, liburutegietako arduradunak FEVAko idazkari Marta Abarrategui eta lehendakari Ricardo Basterrarekin (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 04

[Aldi berean euskal etxeko egoitzako beste muturrean, hitzaldi-eztabaida burutu zen Andoni Ortuzar EBBko lehendakaria eta Iker Urbina Amaiurko Madrilgo diputatua partaide (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 05

[Arratsaldeko partean, dantzekin hasi baino lehen, Donostiako Danborrada entzun zen Villa Mariako Anfiteatroan. Jose Maria Gutierrez eta Rosana Entizne zuzendari, Buenos Aireseko Laurak Bat, Bahia Blancako Union Vasca, Rosarioko Zazpirak Bat eta San Nicolaseko Euzkal Etxea erakundeetako kideek Sarriegiren aire ezagunenak ekarri zituzten Cordoba probintziara (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Villa Maria

[Emanaldiarekin hasteko patinatzaile talde batek Argentinako bandera eta ikurrina eraman zituen tauletara. Ondoren, Villa Mariako Euzko Etxea-ko dantzariek Agurra dantzatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Villa Maria txikis

[Jarraian, Villa Mariako bigarren talde baten txanda izan zen. Etxeko txikiek Kuadrille eskaini zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Villa Maria medianos

[Villa Mariako ertainak ere euren ekarpena egin zuten, Makil Dantza aurkeztuz (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Ekin

[Buenos Aires hiriko Ekin Dantzari Taldeak Arratiako Jota dantzatu zuen (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Gerora

[Cordobako Txotx! taldeak Baietz-eko musikarien zuzeneko doinuekin aurkeztu zuen Hemengo Jauzi (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Tres Arroyos

[Tres Arroyoseko taldearen eskutik, Uztai Handiak(argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Lomas de Zamora

[Lomas de Zamorako dantzariek Gipuzkoako Ezpatadantza prestatu zuten 2013ko Euskal Asterako (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Tandil

[Tandilgoek, berriz, Zuberoako Makil Dantza (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Jose C Paz

[Jose C. Pazeko Toki Eder euskal etxeko lagunek ere eurena taularatu zuten: Eltziegoko Dantza eskaini zioten publikoari (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Concordia

[Dantza koloretsuena Concordiako Lantzeko Inauteriak izan zen dudarik gabe. (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Chivilcoy

[Chivilcoyko Beti Aurrera-ko dantzariek Urarte aurkeztu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Chacabuco

[Eta Chacabucokoek Neskatxena dantzaren bertsio bat oparitu zieten bildutako lagunei (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Cordobako Gure Txokoa

[Euren txanda iritsita, Azken Dantza dantzatu zuten Cordobako Gure Txokoa-ko dantzariek (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Bahia Blanca

[Bahia Blancatarrak bi aldiz igo ziren oholetara Hator Hator eta Zuberoako Maskarada dantzatzera (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako EA III 2013 Villa Maria helduak

[Dantza emanaldiaren lehenengo zatiaren bukaeran, Villa Maria etxe anfitrioiko dantzari helduek --Zuzendaritza Batzordekoak ere tartean, Ismael Martinez de Alegria lehendakaria buru-- Arku Dantza taularatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Mariako Euskal astea III 2013 18

[Programak iragarri bezala, HABEren euskara-agiriak banatu ziren dantzaldiaren bi zatien arteko tartean. Gogora dezagun iazko urriaren eta ezohiko deialdi batean HABEren azterketak egin zirela Buenos Airesen. Marian Elorzak, Ricardo Basterrak eta Ismael Martinez de Alegriak eskuratu zizkieten diplomak Villa Mariara bertaratu ziren euskara irakasle eta ikasleei (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Argentinar Astea 2013: euskara eta dantzak, euskaldunen bi ikur ardatz larunbateko saioan (III)

Larunbat gauean dantza emanaldia egin zen Villa Mariako Anfiteatroan (argazkia EuskalKultura.com)

Dokumentuaren akzioak