Dokumentuaren akzioak
Euskal Argentinar Astea 2013: ehunka gazte euskal dantzen erakusgarri Villa Mariako anfiteatroan (IV)
Lan ederra egiten dute urtean zehar euskal etxeetako dantzariek. Eta dudarik gabe, euren urteko erronka nagusietako bat Euskal Asteko dantza emanaldia da. Esaten dutenez, tauletara igotzeko momentuan, nekea, urduritasuna eta buruko minak desagertu egiten dira eta ilusioa eta bertan partaide izatearen atsegina baino ez da islatzen aurpegietan. Hogeita hamarretik gora koreografia ikusi ahal izan ziren Villa Marian, bakoitza euren jatorrizko euskal herrien eta taularatu zituzten euskal etxeen ezaugarriak erakutsita. Larunbat iluntzeko dantzaldiaren bigarren zaitu hau umorezko saio batekin hasi eta Gozategi taldearen kontzertuarekin bukatu zen.
[Arrecifeseko dantzariek eman zioten hasiera ikuskizunaren bigarren zatiari. Akelarre taularatu zuten Euskaldunak Denak Bat euskal etxeko neska-mutilek (argazkia EuskalKultura.com)]
[La Platako Denak Baten dantza taldea, 2013ko Euskal Aste Nazionaleko partaide. Ez ahaztu eurak direla 2014ko Euskal Astea antolatzeko arduradun. Hautatu zuten dantza, Gorazarre izan zen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Cañuelasetik, Aberri Eguneko Dantzarien Topaketaren antolatzaileek Makila Handiena proposatu zuten aurten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Maipuko dantzariek Iribasko Ingurutxoa ekarri zuten dantzaldira (argazkia EuskalKultura.com)]
[Buenos Aires hiriburuko Eusko Ekintza dantza taldekoek Dantzari Dantza eskaini zioten publikoari, ikurrinaren koloreak airean ezarririk (argazkia EuskalKultura.com)]
[Macachingo dantzariek txalo ugari jaso zituzten euren Suitearekin (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal Astean parte hartzeko 1500 kilometro egin zituzten, Patagoniatik, Puerto Madryngo Etorritakoengatik euskal etxeko ordezkariek. Bok Espok aurkeztu zuen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Uruguaitarrek ere anitz kilometro egin zituzten Villa Mariara iristeko. Talde handi batek hartu zuen parte. Haize Hegoa-ko dantzariek Otxagabia dantzatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Necocheatarren eskutik, Pello Joxepe ikusi ahal izan zen 2013ko Euskal Argentinar Aste Nazionalean (argazkia EuskalKultura.com)]
[Mar del Platako taldeak, euren aldetik, Azkoitia dantzatu zuen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Bertara ekarritako koreografia berrienetako bat izan zen Aukeran; aurten Paranako Urrundik euskal argentinar elkarteko dantzariek dantzatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Iazko Euskal Astearen antolatzaileak ere igo ziren oholetara. Rosariotik, Uztai Txiki Dantza (argazkia EuskalKultura.com)]
[Zingirako Euskaldunak, Chascomuseko euskal etxeak Makil Dantza aurkeztu zuen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euren bigarren agerraldian, Zuberoako Maskarada dantzatu zuen Bahia Blancako boskoteak (argazkia EuskalKultura.com)]
[Ohiturari jarraituz, etxeko dantzariek itxi zuten ikuskizuna. Villa Mariako taldeak Fandango eta Kalejira dantzatuz agurtu zuen publikoa. Kalejira anfiteatroaren erdigunera zabaldu zen euskal etxe partaideetako dantzariek eta publikoak oro har parte har zezaten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Larunbat gaueko emanaldia oso ordu txikiak arte luzatu zen Anfiteatroan, Gozategiren kontzertuarekin. Erromeria, beranduago etorri zen, afalostean, Bomarraca Aretoan (argazkia EuskalKultura.com)]
Dokumentuaren akzioak