Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal antzerkia eta dantzak Buenos Aires Handiko Lanus hiriko Gizataldeen Plazatxoaren inaugurazioan

Dokumentuaren akzioak

Euskal antzerkia eta dantzak Buenos Aires Handiko Lanus hiriko Gizataldeen Plazatxoaren inaugurazioan

Lanus hiriak inauguratu berria du bertako Rivadavia Bulevarrean Gizataldeen Plazatxoa izena hartu duen berdegunea. Zeremonian bildutakoei zuzendu zitzaien hiriko alkate Néstor Grindetti eta plaka oroigarria desestali zuen. Jaialdian jatorri askotako gizataldeak aritu ziren partaide, bakoitza bere proposamen gastronomiko, artistiko eta kulturalarekin, norberak bere gizataldearen izaera, errealitate eta ahalegina jendaurretuz.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Lanus, Argentina
Mota
Albistea
Data
2018/11/13
Lotura
Euskalkultura

Euskal gizataldeak ere hartu zuen parte urriaren 27an egindako ekitaldi honetan, hirian osatu berria den Instituto Escuola Euskal Herria Lanuseko Euskal Etxearen eskutik. Miguel Angel Echeverria buru duen taldearen partaidetza bikoitza izan zen inaugurazio ekitaldi honetan.

Euskal kolektibitatea Lanuseko Gizataldeen Enparantza txikiaren inagurazioan
Euskal kolektibitatea Lanuseko Gizataldeen Enparantza txikiaren inagurazioan

 

Standean Euskal Herriko kultura tradizionalari dagozkion hainbat objektu eta ikur jarri zituzten ikusgai. Oholtza gainean, berriz, euskal dantzak eskaini zituen Valeria Vallejos zuzendari duen duen Gure Ametsa dantza taldeak; eta Daniel Mores aktoreak Iñaki Rikarte idazle gasteiztarraren ‘Gris Mate’ antzezlanaren zati batzuk antzeztu zituen.


[Euskaldunak partaide Lanuseko Kolektibitateen Plazatxoaren inaugurazioan]

Dokumentuaren akzioak