Dokumentuaren akzioak
Euskal antzerkia, dantza eta musika Mexikon ikusgai DFko Arte Eszenikoen III Erakustaldian
Mexikar hiriburua euskal dantza, antzerki eta musikaren erakuslehio izango da gaurtik hasi eta hilaren 30a bitartean, Euskal Plataforma Eszenikoari esker. Ekimen honen bidez, lau euskal ikuskizun izango dira ikusgai Mexikoko Arte Eszenikoen III. Erakustaldian: bi dantza ikuskizun, 'Taupadak', Kukai-Logelarena, eta 'Hnuy Illa', Kukai-Tanttakarena; 'El florido pensil' antzezlana, Tanttakarena; eta Kepa Junkeraren azken ikuskizuna.
Euskal artisten erakustaldiez gain, astean zehar mintzaldiak, ikastaroak eta showcase erako emankizunak eskainiko dituzte. Ekitaldi hauen guztien helburua Ameriketako programatzaile, antolatzaile eta sortzaileen artean euskal artearen azken ekoizpenak ezagutzera ematea da.
Mexikoko euskal komunitateak ikuskizun hauetaz gozatzeko aparteko aukera izango du astean zehar, izan ere Euskadiko Ordezkaritzak 130 sarrera oparituko ditu, hala eskatu eta bere egoitzara [Horacio 1213, Colonia Polanco 11570, DF, tel: 52 55 5254 1552] doazenen artean. Sarrerak honako aurkezpenetarako dira:
-26 sarrera 'Hnuy Illa' (Dantza) ikuskizunerako (Teatro de la ciudad de México, azaroaren 25ean, 20:30).
-26 sarrera 'Hnuy Illa' (Dantza) ikuskizunerako (Teatro de la ciudad de México, azaroaren 26a, 20:30).
-26 sarrera 'El Florido Pensil' antzezlanerako (Teatro de la Ciudad de México, azaroaren 27a, 20:30).
-26 sarrera 'El Florido Pensil' antzezlanerako (Teatro de la Ciudad de México, azaroaren 28a, 20:30).
-26 sarrera Kepa Junkeraren kontzerturako (Teatro de la Ciudad de México, azaroaren 29a, 20:00).
Dokumentuaren akzioak