Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskadiko Doinu Zahar Lehiaketa larunbatean San Pedro kalean ikusgai

Dokumentuaren akzioak

Euskadiko Doinu Zahar Lehiaketa larunbatean San Pedro kalean ikusgai

Euskal Herriko hogei bat emakume lehiatuko dira

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2003/10/22

Euskal Herriko hainbat lekutatik, gehien bat Gipuzkoatik, hurbilduko dira hogei bat emakume lbakarkako dantza saio honetan aritzeko. Kontutan hartu beharra dago txapelketa hau funtsean Gipuzkoako dantzen bakarkako emakumezkoen lehiaketa dela.



Honen jatorria ezagutzeko aurreneko gizaldietan ahoz aho transmititzen ziren abesti edo kantak aipatzea beharrezkoa da. Bakarkako saioetan gertatzen ohi den bezala, doinu zaharretan arau jakin batzuk errespetatu behar dira (simetria eta egituraren zatiketa), eta gainontzekoan egitura librea da.



Dantza menperatu



Benetako berezitasuna doinuaren egituran datza. Zortzikoan doinua uniformeki egituratzen da, beraz, edozein zortziko dantzatu daiteke aurretik jakin gabe. Doinu zaharra dantzatu aurretik, ordea, oso ondo ezagutu behar da.



Hondarribian ospatuko den txapelketa bi zatitan bereizten da. Finalaurrekoan, partehartzaileek antolakuntzak aukeraturiko kantua dantzatu beharko dute. Finalera hamar dantzari soilik pasako dira. Txapelketa irabazi ahal izateko bi dantza gehiago eskaini behar izango dituzte. Sari kontuari dagokionean, dantzari guztiak diru kantitate bat jasoko dute. Jaialdiari amaiera egokia emateko bazkari bat ospatu ohi da antolatzaile eta dantzarien artean.

Dokumentuaren akzioak