Dokumentuaren akzioak
Europako inauterien inguruan bigarren ekinaldiaren aurkezpenatopaketa egin dute
Ihauteriak
Pasa den azaroaren 19an, Italian, San MIchele all'Adigen, Carnival King
of Europe izeneko egitasmoaren bigarren ekinaldiaren aurkezpena egin da.
Europako inauterien ikerketa zabal bat da, Europako diru-laguntzekin
burutzen ari dena. San Michelen izan ziren nazioarteko hainbat
ordezkari, besteak beste, Bilboko Euskal Museoko ordezkariak ere.
"Museo degli Usi e Costumi della Gente Trentina" museoa da ekimen horien
antolatzailea, Italiako San Michele all'Adige herrikoa. Europako
inauterien arteko antzekotasunen inguruko ikerketa lan bat burutzen ari
da. Europako hainbat inauteri bisitatzen ari dira eta filmazioak egiten
dituzte. Euskal Herrian ere izan dira.
2007tik hara eta hona dabiltza, Europako inauteriak filmatzen. Grabazio
horien emaitzarekin pelikula bat egin dute, Carnival King of Europe
izenekoa eta baita webgune bat ere. Europako inauterien artean dauden
antzekotasunak jaso nahi dituzte proiektu horren bidez.
Pasa den azaroaren 19an egitasmo honen bigarren ekinaldia aurkeztu
zuten. Euskal Museoaren izenean Amaia Basterretxeak parte hartu zuen
ekitaldian. Honako musoeen ordezkariak bildu ziren bertan:
Museo degli Usi e Costumi della Gente Trentina, San Michele all’Adige " Italia
Complexul Naţional Muzeal Astra, Sibiu " Errumania
Slovenski Etnografski Muzej, Lubiana " Eslobenia
Euskal Museoa, Bilbo
Państwowe Muzeum Etnograficzne w Warszawie, Varsavia " Polonia
Nacionalna Ustanova Muzejna Makedonija, Skopje " Mazedonia
Ethnographic Institute and Museum, Bulgarian Academy of Sciences, Sofia " Bulgaria
Etnografski Muzej Zagreb " Kroazia
Dokumentuaren akzioak