Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euriak ez du Lezoko Dantzari Txiki Eguna itzali

Dokumentuaren akzioak

Euriak ez du Lezoko Dantzari Txiki Eguna itzali

Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2024/04/30
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Eguraldi eskasagatik, aterpean egin zituzten dantzaldi gehienak. Baina hala ere giro onik ez zen falta izan.

Dantzari Txiki Eguneko partaideak, Koldobike Gezala pilotalekuan, goizeko saioan.

Larunbatean egin zuten Lezoko Dantzari Txiki Eguna, Murixka Dantza Taldeak antolatua. Eguraldia ez zuten lagun izan, baina artista txiki eta euskal dantzazaleen grina ez zuen zapuztu horrek. Goizean, Karlos Saldise plazan bildu ziren Murixkakoak eta Lezora etorri ziren beste bederatzi dantza taldeetako kideak. Han hamaiketakoa egin ondoren, Koldobide Gezala pilotalekura kalejira egin zuten den-denek. Izan ere, euriak ez zuen baimendu herrian zehar egitekoak ziren kalebueltak egitea.

Pilotaleku estalian emanaldiak egin zituzten partaideek. Horrela pasa zuten goiza dantzariek, nahiz haiekin batera etorri ziren laguntzaile eta senideek. Horren ondoren, Lezoko elkarteetara bazkaltzera joan ziren dantzariak, eta ederki asko sabela bete ondoren, Modestorekin erromeriaren txanda Karlos Saldisen. Plaza horretako estalpetik zaparradak nahiz aterguneak ikusi ahal izan zituzten herriko dantxari txikien festara hurbildu zirenek.

Honakoak izan ziren parte hartu zuten dantza taldeak:

  • Lezoko Murixka.
  • Gure Txoko (Bera).
  • Tantirudantza (Lesaka).
  • Anitz (Anoeta).
  • Gure Txeru (Getaria).
  • Haurtzaro (Oiartzun).
  • Ereintza (Errenteria-Orereta).
  • Lintxua (Donibane).
  • Alkartasuna (Antxo).

Dokumentuaren akzioak