Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euri tanten erritmora dantzan

Dokumentuaren akzioak

Euri tanten erritmora dantzan

Egilea
Marta San Sebastián
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2011/04/06
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

XIRI-MIRIA, ekaitz gogorra, itogina, zaparrada... Euriaren erritmora ere dantza egin daitekeela frogatu nahi du Oinkari Dantza Taldeak ikuskizun berrian. Juan Kruz Igerabide idazle adunarrak sortu ditu Ari du lanarentzat poesiak, hilaren 15ean Tolosako Leidor aretoan aurkeztuko dutena.

Izan ere, oraingoan Oinkari ez dator bakarrik; Ari du proiektua Juan Kruz Igerabiderekin elkarlanean sortutako lanaren emaitza baita. Poesiak berak markatuko du euriak duen erritmoa, eta Oinkarik erritmo horretara osatu ditu bere dantzak, bai tradiziotik zuzenean ekarritakoak, baita garaikidetasunera moldatutakoak ere. "Aspaldidanik lotura nuen Oinkarirekin eta gustura hartu dut lan hau. Lizardi, Gandiaga eta Linazasororen poemak hartu ditut, euriari buruzkoak denak, eta errekreazio bat egin dut maitasuna, emozioak, ametsak eta bestelako gai abstraktuak erabiliz. Izan ere, xiri-miriaren edo ekaitzaren erritmora ezberdin dantza egiten da eta horrek joko handia eman digu", aditzera eman du Juan Kruz Igerabide idazleak. Bera ikuskizunean izango da poesiak zuzenean errezitatzen.

Ikuskizuna berria da goitik behera; dantzak, jantziak, argien diseinua... eta Oinkariko dantzari guztiek parte hartzen dute, hots, 80 neska-mutilek. "Guretzat garran-tzitsua zen ikuskizun honetan denek parte hartzea, hori baita gure filosofia", azaldu du Alazne Gurrutxagak, taldeko arduradunetako bat eta dantzaria ere badenak.

Emanaldiko dantzen zuzendari-tzaren ardura hartu du Edu Muruamendiaraz koreografoak. "Oinkarirekin lan egitea beti plazera da, izan ere hemen dantza zaletasunari eusten diote eta harrigarria da nola entseatzen duten, ia profesionalak dirudite!", dio Muruamendiarazek. Ari du ikuskizunean dantza tradizionalez eta koreografia garaikideez gozatu ahal izango da eta Loatzo Musika Eskolako zor-tzi musikarik zuzenean joko dute.

Euri tanten erritmora hilaren 15ean estreinatuko dute euren ikuskizun berria Oinkarikoek Leidorren. Sarrerak salgai daude 10 eurotan leihatilan eta Kutxaneten.

Oinkariko zenbait dantzari Donostiako Haizearen Orrazian ikuskizun berria sustatzeko ateratako argazkian.

Oinkariko zenbait dantzari Donostiako Haizearen Orrazian ikuskizun berria sustatzeko ateratako argazkian. (Oinkari Dantza Taldea)

Dokumentuaren akzioak