Dokumentuaren akzioak
Euri mehatxuari aurre eginez, Ostadarrek kaleratu du inauteri konpartsa
Euria egiteko puntuan bazen ere, Beasaingo Ostadar taldeko dantzariak atera dira kalera gaur goizean urteroko moduan inauteri herrikoiak ospatzeko. Euskal Herriko hainbat lekutako inauterietako dantzak eskaini dituzte herriko kaleetan zehar.
Taldeko dantzariez gain, beste herri batzuetako dantzariak, eta herriko musikariak izango dituzte lagun kalejiran.
Arratsaldean jarraituko du festak. 19:00etatik aurrera, Elizagoien ahizpen erromeria izango da Loinazko San Martin plazan.
Dokumentuaren akzioak