Dokumentuaren akzioak
Etzi, Corpus Christi egunean, elkarrekin
Duela bi urte sortu zuen lantaldea Oñatiko dantza taldeak, helburu argi batekin: parekidetasuna lortzea. Ordutik, aurrerapausoak ematen ari dira. “Eta are urrats gehiago egingo ditugu”, zehaztu du Zuriñe Lazkano taldeko kideak.
Urtean egindako lanaren arabera hautatzen dute Corpus egunean zein ariko diren dantzan. Genero irizpideekin bereizketarik ez egiteko hartu zuten erabaki hori, eta, ondorioz, emakumezkoak zein gizonezkoak daude baldintzak betetzen dituztenen artean. Miren Aranburu Oñatz dantza taldeko kidearen hitzetan, “berezia” izango da eguna. “Aurrerapauso bat eman dugulako”.
Dokumentuaren akzioak