Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Etxarri Aranatzen emango dute gaur 'Xiberoko Jauna' pastorala

Dokumentuaren akzioak

Etxarri Aranatzen emango dute gaur 'Xiberoko Jauna' pastorala

Egilea
Allande Sokarros
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/09/20

Zuberoatik kanpo oso gutxitan emanak dira pastoralak, horretarako arrazoi berezi bat egon behar delarik. Jean-Louis Davant euskaltzainak idatzitako obra honen kasuan, Etxarri Aranatzen agertzea guztiz zilegi da. Izan ere, Zuberoako azken bizkondea, Mauleko Oier III.a (1237-1318), Nafarroako erregearen zerbitzuko jarri zen, bere sorterritik alde egitera behartua izan ondoren. Nafarroako Ricombre jaunen artean hautatua izan zen, baita armadaburu izendatua ere. 1314. urtean, berriz, Etxarri Aranatz herriaren eraketa finkatu zuen hitzarmenaren izenpetzaileen artean izan zen.

Dokumentuaren akzioak