Etorkizuna Dantza Taldeak, Etxarri Aranazko Udalarekin batera, Etxarriko Dantzari Txiki Eguna antolatu du ekainaren 2an, igandea, 11:00etatik aurrera. Ondoren, herritik kalejira eta zenbait txokotan geldialdiak eginen dituzte dantza emanaldiak egiteko, eta plazara iristean saioa eginen dute. Eguraldi txarra eginez gero, dantzariak frontoian elkartuko dira eta bertan eginen dituzte emanaldiak. Aguraingo Jeiki dantza taldeak, Irurtzungo Orritz dantza taldeak eta Etorkizuna dantza taldeak parte hartuko dute.
2024ko Etxarriko Dantzari Txiki Eguna
Ekainak 2 igandea
11:00 Dantzarien, musikarien eta begiraleen topaketa eta gosaria, plazan.
12:00 Kalejira, herrian zehar. Dantzatzeko geldialdiak eginen dituzte.
13:30 Dantza emanaldia, plazan.