Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Etnokeriak

Dokumentuaren akzioak

Etnokeriak

Bira

Egilea
Jon Benito
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2006/11/16

Patxi Huarteren tira ote zen? Yolanda Arrietaren maratila? Begiz pasa nuen egunkaria goizean eta begietara eramateko moduko ezer apenas bildu nuen. «Hemen, hemen!».

Egunkaria erditik bildua zekarren. Argazkiaren gainean hatza. Mutilaren aurrean neska, bi ilaratan aurrez aurre jarrita, neska mutil, neska neska. «Dantzan ari dira!».

Tituluan: Euskal festa Polonian. Eta Euskal Herria munduan delako Ibarretxe gustura imajinatu nuen. Egon badago, baina nola aurkezten den beste kontu bat da.

Bigarrenez egin ei dute Poznanen Euskal Asteburua. Euskal dantzen ikastaroa, txistu nahiz trikiti emanaldiak eta euskal produktuen dastatzea izan ziren ekitaldi nagusiak.

«Gure burua duk gure etsairik handiena! Guk sortu munstroak irentsiko gaitik!», esan zidan A.k. Larunbateko Barakaldoko kontzertuan «dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!» abestu genuela gogoratu nion.

Idealismo politikotik bizitza errealera ekartzen ditugunean, esloganak gure aurka itzultzen dira ordea.

Dokumentuaren akzioak