Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Etenik egin ez duten dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Etenik egin ez duten dantzariak

Elai-Alai eguna ospatu zuen zapatuan Gernika-Lumoko dantzari taldeak; 50. urteurrena dute aurten, eta hamarkada horietan taldetik igaro diren hainbat dantzari batu ziren bazkaritan.

Egilea
Oihana Cabello
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/12/02
Lotura
Busturialdeko Hitza

Urteurreneko jaialdian batu ziren Elai-Alai posible egin duten hainbat herritar. Dantzari izandakoa oraindik badela eta izango dela erakutsi zuten azaroaren 21eko jaialdian. Eta ospakizunak festa giroan izan zuen jarraipena joan den zapatuan.

Ohikoa den legez, azaroaren azken asteburuan ospatu zuen Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak bere eguna. Oraingoan, festibalean parte hartu zuten hainbat dantzari ohik ere bat egin dute, gainera. Etenik barik, dantzan jarraitu zuten zapatuan ere. Kalean lehenengo. 12:30ean, Elai-Alai plazan batu ziren, Agurra dantzatzeko.

Ostean, 13:00ak bueltan, gernikarren arreta bereganatu zuten Merkurio iturriaren parean, aurresku mistoarekin. Jai giroan jarraitu zuten bazkal ordurarte. Zapiak lepoan, zuri, gorri, berde eta laranja koloreekin jantzi zituzten kale eta tabernak.

Astran batu ziren bazkaritan. Gazteak eta helduagoak, Elai-Alaitik igaro diren belaunaldi ezberdinen taldeek bat egin zuten kulturarako fabrika sozialean inprobisatutako jantokian.

Barre eta algaren artean, azaroaren 21eko jaialdian hartutako irudiak zein aintzinako argazkiak ikusteko parada ere izan zuten dantzariek, bazkaltzen zuten bitartean.

Eta tripa bete ostean, berriro ere dantzarako tartea izan zuten, Astran bertan izan zuten erromerian. Gaua heltzeagaz batera amaitu zen Astran egin zuten festa.

Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeko arduradunak pozik agertu dira aurten dantza taldearen egunak utzi duenarekin; hala, balorazio ona egin dute.

Dokumentuaren akzioak