Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ETBko kameralari bati eraso egin diote Iturengo inauterietan

Dokumentuaren akzioak

ETBko kameralari bati eraso egin diote Iturengo inauterietan

ETBko Erredakzio Kontseiluak "informazio askatasunaren aurkako" erasoa gaitzetsi du, eta "lankideari erabateko babesa eta elkartasuna" agertu dio.

Malerrekan (Nafarroa) inauterietan erabat murgilduta daude. Gaur Zubietako joaldunak hartu dituzte Iturengo kaleetan. Iaz sare sozialetan polemika piztu zen festa hauetan azeri eta basurde hilak erabiltzeagatik.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2018/01/29
Lotura
Eitb

Gaur herriaren sarreran "errespetua" eta "ez grabatzea" eskatzen zuten. Hori irakurrita ere, hara joan den Euskal Telebistaren lan taldeak ez zuen erasorik sufritzea espero.

Espaloiaren gainean, trabarik egin gabe zegoela, jasan du erasoa kameralariak, ETBk jakitera eman duenez. Azalpenak eskatu dizkio mozorro baten atzean zegoen erasotzaileari, baina ez dio erantzun; bai, ordea, ikusle batek.

ETBko Erredakzio Kontseiluak "informazio askatasunaren aurkako" erasoa gaitzetsi du, eta "lankideari erabateko babesa eta elkartasuna" agertu dio.

Ituren eta Zubietako herritar batzuek ez dituzte kamerak gustuko eta argi utzi dute azken urteetan. Iaz bertan hartutako irudiek polemika piztu zuten. Debekatuta dago animalia basatiak horrela erabiltzea eta horrelakorik gerta ez dadin laguntza eskatu die Foruzaingoak udalei.

Dokumentuaren akzioak