Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eta gaur bai, lortu dute kintta izatea

Dokumentuaren akzioak

Eta gaur bai, lortu dute kintta izatea

Eta gaur bai, lortu dute kintta izatea
Egilea
Txomin Madina Milikua
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2026/03/07
Lotura
Goiena

2006ra arte kinto izatea bakarrik mutilei uzten zietelako ekimenean parte hartu ezin izan zuten 60 emakume aretxabaletar inguruk, zuten arantzatxoa kendu eta gaur kintta moduan hartu dituzte bai herriko kaleak eta baita, iluntzeko dantzekin, Herriko Plaza ere.

1967 eta 1987 urteen artean jaiotako 60 emakume inguruk hartu dute parte Aurten gu be kintta! Izendatu duten ekimenean. Eta bere momentuan kinto moduan irtetea debekatu zieten arren, gaur gustura kendu dute arantzatxoa: "Gizartea ez da hainbeste aldatu, baia bai gu; ahaldunduago gaude, ahizpatasuna gero eta errotuago dago eta gaur ikusi da hori", esan dute Herriko Plazako dantza saioa amaitu ostean Mirari Irurek eta Lorea Serratok. 

Izan ere, egun osoko egitarauaren puntu gorena iluntzean izan da, euri zaparrada bete-betean Herriko Plazan kintoen ohiko dantza egin dituztenean. Ez dira guztiak ausartu banakoa dantza egitera, baina bai borobilean aritzera. "Bada erronkatxoa emakumeok protagonismoa hartu eta hemen gaudela esatea. Baina borobilean egon dira dantzan eta gu babesten", azaldu dute Irurek eta erratok. Herritarren babesa ere sentitu dute: "Ez genuen espero izan dugun babesa, egunean zehar ere sentitu dugu hori".

Dokumentuaren akzioak